2009/09/23

Gaurko ikon-hitza

Euskaltegin nagoenan, eta irakaslearen adierazpenak hartzeko, marrazten dut. Hau da, noizbehinka teoria marrazki baten eskutik dator (nere buruan finkatzeko). Gaur, bat ekarri dut etxera: HAATIK
Esaldi baten hasieran dagoenean, eta aurreko esaldi ezezkoa bada, hurrengoa, baiezkoa izango da. Baina alderantziz ere.

2009/09/22

Katu teilatu(aren) gainian

Donostia Zinemaldiak filme berriak ikusteko aukera eskaintzen digu. Filme batzuk sare komertzialean estreinatu baino lehen, eta beste batzuk inoiz ez dira antzeztuko. Bere "menuan" aukera gehiago dugu zinearekin gozatzeko, esate baterako, filme klasikoak.
Aurten Richard Brooks zuzendari (Semilla de maldad, Dulce pájaro de juventud) retrospektiba bat egiten ari dira. Bi filmerako sarrerak erosi nituen, eta lehenengoa erabili dut gaur arratsaldean. "Cat on a Hot Tin Roof" edo "La gata sobre el tejado de zinc" ikusi dut pantalla handian. Sinopsiak esaten duen bezala, "elkarrizketa bikainak, drama sakona eta interpretazio bikainekin".
Bitxikeri bat: jatorrizko izenburua eta gaztelaniaren artean desberdin bat dago. Espainian, zentsurak "HOT" kendu zuen izenburutik, hau da, benetazko izenburua "La gata sobre el tejado de zinc caliente" da (edo "Katua teilatu gori gainean").

2009/09/21

Astelehen beltza

Nahiz eta asko lo egin, nekatuta jaiki naiz gaur goizean. Lanean etengabe lan egin du. Honek ekarri dit begi-nekadura. Eguerdian, lanean egin du jan. Arratsaldean hileta batera joan naiz, eta berandu iritsi naiz euskaltegira. Gaur izan dugu euskaltegiko kurtso berriaren hasiera. Euskaltegia eta udaren amaiera elkarrekin datoz. 5 minutu pasa ondoren, amaitutzat jo du aurkezpena irakasleak. Karpeta berriak banatu ditut... Zein koloretakoa?