2009/09/22

Katu teilatu(aren) gainian

Donostia Zinemaldiak filme berriak ikusteko aukera eskaintzen digu. Filme batzuk sare komertzialean estreinatu baino lehen, eta beste batzuk inoiz ez dira antzeztuko. Bere "menuan" aukera gehiago dugu zinearekin gozatzeko, esate baterako, filme klasikoak.
Aurten Richard Brooks zuzendari (Semilla de maldad, Dulce pájaro de juventud) retrospektiba bat egiten ari dira. Bi filmerako sarrerak erosi nituen, eta lehenengoa erabili dut gaur arratsaldean. "Cat on a Hot Tin Roof" edo "La gata sobre el tejado de zinc" ikusi dut pantalla handian. Sinopsiak esaten duen bezala, "elkarrizketa bikainak, drama sakona eta interpretazio bikainekin".
Bitxikeri bat: jatorrizko izenburua eta gaztelaniaren artean desberdin bat dago. Espainian, zentsurak "HOT" kendu zuen izenburutik, hau da, benetazko izenburua "La gata sobre el tejado de zinc caliente" da (edo "Katua teilatu gori gainean").

No hay comentarios:

Publicar un comentario