2009/11/10

Google hurbiltzen ari zaigu

Lehen, bakarrik hiriburu nagusiek zeukaten aukera hau. Baina pixkana, Google zabaltzen dihoa gure lurraldean zehar zabaltzen ari da, eta bere begia Lasartetik hurbil pasatu da. Hernanitik Tolosara joateko, Urnietako bidea aukeratu zuen, horregatik Andoain bai, badauka Street View aukera Google-aren mapetan.
Norbaitek ezagutzen ez badut, hona hemen "googlearen begia" eta probatzeko aukera:


Ver mapa más grande
Autobusa huts egin dut!!!

Ver mapa más grande

2009/11/09

Bost urte Firefoxekin

Firefox nabegatzaileak, bost urte bete ditu. Baita euskaraz ere!
Bisitatu, ospatzeko web gunea




2009/11/08

"Slow" dantzatu nahi dut with you tonight


Badatorrela beste mugimendu berri bat! Amerika ikusi zuen lehen marinelak bezala, gure komunikabideek ohiuka zabaltzen dituzte moda berriak. Slow mugimenduaren txanda da oraintxe. Bai telebistako kateetan, bai irratietan gure bizimodu aldatzea nahi duen mugimendu bati buruz hitz egiten da. Agian ez duzu ezer ez entzun. Lasai, pixkanaka zabaltzen ari da eta. Edozein momentutan entzungo duzu zerbait.

Laurogeigarren hamarkadan sortu zen "slow" asunto hau. Sustatzen dutenek diote azkarregi bizi garela arlo guztietan. "Azkar bizi eta goiz hil zaitez" esaeraren kontrakoak dira hauek. Denboraz gozatzeko proposatzen gaituzte, hau da, egin behar duguna, ondo eta lasaitasunez egin, stresarik gabe. Betiko elikadura berrezkuratzea edo hiriaren antolaketa gizatiartzea daude beraien erronken artean.

Nahiz eta slow mugimenduak arlo desberdineri buruz hitz egiten duen, sukaldaritzaren erreinuan, gastronomiaren eskutik aurkezten digute hemen. Gipuzkoan ez ezik, Araban ere badaude talde jaioberriak filosofia hau adierazi nahi dutenek. Gure lurraldean, bai Hondarribian, bai Donostian, aurki dezakegu mota honetako talde bat, eta Araban elkarte bat dago probintzia osorako. Hiru kasuetan, hemengo eta betikko produktuen alda lan egiten dute kideek.

Slow arabatarren web gunea irakurtzen bagenu, konturakuko gara beraien jarduera handia dela. Ekintza ugari antolatzen dituzte urtean zehar, janariak nola prestatu ikasteko, topaketak, edo hitzaldiak adibidez. Ezin dugu pentsatu hau dena bi eroen jolasa denik, Gasteizeko sukaldaritzako sukaldariak badaude eta.

Beste negozio bat izan daiteke, hala ere, badagoen zerbait negozio bat ez denik gaur egungo.

2009/11/06

Word dokumentu bat karaokean

Txikarra egin genuen euskaltegiko klase osoak aste honetako egun batean. Kontzertu pedagogiko batera joan ginen kultur etxera.
"Piano bat bertsotan" izenarekin, ikuskizuna euskal kanten inprobisazioan oinarritzen da. Publikoak idatziz eskatzen ditu entzun nahi dituen kantak, horiek zozketa bidez aukeratzen dira eta zuzenean abesten dira. Hitzak pantaila batean proiektatzen dira entzuleek ere kantatu dezaten.
Dudarik gabe, pena merezi zuen. Hona hemen saio horretatik momentu bat: