2009/11/08

"Slow" dantzatu nahi dut with you tonight


Badatorrela beste mugimendu berri bat! Amerika ikusi zuen lehen marinelak bezala, gure komunikabideek ohiuka zabaltzen dituzte moda berriak. Slow mugimenduaren txanda da oraintxe. Bai telebistako kateetan, bai irratietan gure bizimodu aldatzea nahi duen mugimendu bati buruz hitz egiten da. Agian ez duzu ezer ez entzun. Lasai, pixkanaka zabaltzen ari da eta. Edozein momentutan entzungo duzu zerbait.

Laurogeigarren hamarkadan sortu zen "slow" asunto hau. Sustatzen dutenek diote azkarregi bizi garela arlo guztietan. "Azkar bizi eta goiz hil zaitez" esaeraren kontrakoak dira hauek. Denboraz gozatzeko proposatzen gaituzte, hau da, egin behar duguna, ondo eta lasaitasunez egin, stresarik gabe. Betiko elikadura berrezkuratzea edo hiriaren antolaketa gizatiartzea daude beraien erronken artean.

Nahiz eta slow mugimenduak arlo desberdineri buruz hitz egiten duen, sukaldaritzaren erreinuan, gastronomiaren eskutik aurkezten digute hemen. Gipuzkoan ez ezik, Araban ere badaude talde jaioberriak filosofia hau adierazi nahi dutenek. Gure lurraldean, bai Hondarribian, bai Donostian, aurki dezakegu mota honetako talde bat, eta Araban elkarte bat dago probintzia osorako. Hiru kasuetan, hemengo eta betikko produktuen alda lan egiten dute kideek.

Slow arabatarren web gunea irakurtzen bagenu, konturakuko gara beraien jarduera handia dela. Ekintza ugari antolatzen dituzte urtean zehar, janariak nola prestatu ikasteko, topaketak, edo hitzaldiak adibidez. Ezin dugu pentsatu hau dena bi eroen jolasa denik, Gasteizeko sukaldaritzako sukaldariak badaude eta.

Beste negozio bat izan daiteke, hala ere, badagoen zerbait negozio bat ez denik gaur egungo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario