Orain dela urte luze bat talde berezi bat aurkitu nuen. Interneten nabigatzen, youtube zehazki, iparraldeko talde baten bideo batera heldu nintzen: The Sparteens. Nahiz eta azken urteotan asko mugitu diren, ez dira oso ezagunak oraindik. Honek egiten dutena da garai bateko hits euskaldunak (badauzkate bai frantsesezkoak, bai gaztelaniazkoak, baita ingelesaz ere) "ye-ye" erritmopean abesten dituzte.
Beraien irudia ere "ye-ye" garaikoa da, eta kontzertuei "guatekeak" deitzen diete.
Hona hemen, Kortaturen "Zu atrapatu arte" The Sparteensen bertsioan:
Benetazkoa ere merezi du ikustea:
Bide batez, Durangoko Azoka izango da hurrengo guatekea. Baina norbaiti urrun dagoela iruditzen bazaio, abenduaren 3an DOKAn edukiko du beste aukera ritmo xinpatikoz gozatzeko.
Taldea gehiago ezagutzeko:
The Sparteens web gunea
Taldea MySpacen
Zein da The Sparteens taldeko arrakastaren sekretua?
No hay comentarios:
Publicar un comentario