2011/01/17

Bi icuspuntutic Obeto

XVI. mendeko ikuspuntutik:
Uda amaitu baino lehen, izugarrizko poza ekarri digu herrian gertatu den berriak: balea berri bat ehizatu dute herriko arrantzaleek. Ternuatik heltzen diren berriek inoiz ehizatu duten balea baino handiago dela diote. Ezin dut sinistu nola izango den harrera portura iritsiko direnean. Neguan ez dugu hotzik pasako, ezta goserik ere. Hiru aste barru gure artean egongo dira gure arrantzaleak, eta balea mozten hasiko gara kofradian. Hilabete onak datoz Oriotarrontzat.
Ondartxon dagoen kartel bat.



XXI. mendeko ikuspuntutik:
Izugarria da Europako iparraldean baleei egiten dietena. Euskaltel zuntza optikoa herrian jarri dutenez, dokumentalez katea berri bat ikusten dugu etxean. Atzo gauean bota zuten erreportaiak balearen ehizaz berba egiten zuen. Erakutsi zigun nola ehizaten dituzten baleak Norbegiako arrantzaleek. Kriston itsasontietatik arpoi handiak botatzen dituzte tonatako beleen kontra. Bortz minutu pasata, animalia gixajo hori hilda zegoen, eta itsasoaren ura gorriz tintatuta. Nola da posible XXI. mendean gauza horiek egiteak?

No hay comentarios:

Publicar un comentario