2009/03/12

Gorputz-flexia Lasarten


Jakin-mina neukan Donostiako agenda kulturalan ikusi nuenetik. "Breakdance eta multimedia show" zion azpitituluak. Nahiz eta "breakdancezale" ez izan, dantza erakargarria iruditzen zait, indarra eta ritmoa eskuz doazelagatik. Beste osagai bat gehitzen da nahazketa honetan: multimedia.

“Multimedia” hitza gauza anitz izango lirateke, baina nik ikusi nuena kontatuko dut. Dantzak eta musikak ziurtzat jotzen baidute. Baita argiak ere. Proiekzioek protagonismo handia daukate, bai atzeko pantai handian, bai ondoan dagoen pantai txiki batean. Dantzariek proiekzioekin jolasten dute, eta objetu desberdinak ateratzen dituzte ikuskisunaren zehar.

Nahazketa hau "Papiro flexia" deitzen da. Papera da ateratzen duten objetu bata, paperezko irudiak egiten dituzte eta. Dantzari batek orri bat tolesten hasten da, zuzen egiten du, eta pantaian ikusten duzu kamara txiki bat aurrean dago eta. Pantai txikiaren atzean jarraitzen du "eskulana" egiten, baina pantaiak prozesu osoa ematen jarraitzen du, hau bai, grabaketa da. Tolestura guztiak egin ondoren, elefante baten forma du orriak. Momentu hortan, paperezko elefantea pantai handian agertzen da mugitzen. Eta aldi berean, hiru dantzarien artean elefanteko irudia osatzen dute bere gorputzekin. Hau adibide besterik ez da.

"Circle of Trust" izena du dantza taldea ("Círculo de confianza" gazteleraz), eta zaragozatarrak dira. Logela Multimedia taldeak muntai egin du, audioa eta bideoa bat egiten. Logela bizkaitarrak dira, Elorriokoak. "Taupadak", "Mokaua", "Klonk" eta "Ohe handi bat" izan dira azkenetariko lan batzuk, eta pasa den astean Lasarte-Oriako kultur-etxean egon ziren "gorputz flexia" nola egiten den erakusten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario