2009/02/25

Arimaren etxe-aldaketa

Egia esanda, irakasleek pairatu dute etxe-aldaketa. Besteak, eguneroko ibilbidea aldatzea besterik ez dugu egingo. Lasarte-Orian udal euskaltegi berria dugu, eta arratsalde honetan (zuek ez aspertzeko, arratsalde honetan...) joan gara ikustera.

Itxura ona zeukan kanpotik, eta ikusi dugu polita eta handia dela barrutik. Gela zabalak, argitsuak (gortinarik gabe), aulki erosiak, eta areto nagusia benetazko "nagusia" da.

Den-dena berria? Ez. Betiko euskaltegiaren arima ekarri dute eraikin berriari. Arima? Zer demontre den euskaltegiaren arima galtetuko dute batzuk. Ez nago seguru zer den, baina ikusten dudanean, argi ikusten dut han dagoela arima. Beste bazterretan ere aurki dezake, baina nik irakasleen bulegoan ikusi dut. Hona hemen:

Zer izango lirateke euskaltegiak kassetterik gabe?

No hay comentarios:

Publicar un comentario