Aranzadik 2000 urteko hondakinak ikertzen ditu
Itzulpena: Arrebuscando
Gure arbasoek hamaika tramankulu erabiltzen zituztela denek dakigu, eta Aranzadi Arkeologi Taldeak aurkitu ditun hondakinek teoria hori baieztatzen dute.
Hondakinak aste bat egon dira Aranzadiko ganbera batean, daukaten kutsadura kentzen, aintzinako plastiko materiala bilduta zeuden eta. Garai hartako plastikoa ez zen gaur egun ezagutzen dugun bezalakoa. Arbasoek petrolioa erabiltzen zuten poltsak egiteko, baita erregai ere. Baina 2065etan OMSk lortu zuen lehengai hori debekatzea.
Garbitu ondoren, ikerketa-lana hasi zen. Nahiz eta ikerketa bukaturik gabe egon oraindik, lehenengo bilaketak aurreratu dizkigute. Objetu batek aintzinako teknologia erabiltzen du, eta besteak nahiko sinpleak dira. Adibidez, euroko txanpon batzuk agertu dira. 2000 urte inguruan euroa zen Europako dirua, eta bai txanponak bai bileteak erabiltzen zituen jendeak.
Txanponen ondoan paperezko liburuxka bat zegoen. Orriak nahiko gaizki kontserbatu dira baina ikertzaileek hamaika irudi eta zenbaki ikusi dituzte orrien zehar. Azalean agentzen den izenburua argitzea nahi dute orain: "Cada 2x3, un 3x2" esaldi misteriotsu hau ikertzeko Euskaltzaindiaren laguntza eskatu dute, askoz ohitutagoa daudelako hitz-jolastera. Gogoratu behar dugu, pasa den udan, euskarazko akademiak "Veranoski" hitzaren esanahia argitu zuela urte erdi bat pasa ondoren.
Teknologi tramankulutik informazio gehiago aterako dute arbasoei buruz. Baina zailagoa da ikertzeko, erabiltzen zituen sistemak orain dela urte asko desagertu ziren eta. Horietako batean "iPod" hitza dauka grabatuta atzetik. Aurretik pantai txiki bat omen dago, baina piztea ez dute lortu Arazadikoek. Badakite garai hartako enpresa baten produktu ezagunena izan zela. Dena den, Applek (horrela deitzen zen enpresa) 2009 urteko krisian porrot egin zuen, eta bere teknologi eta sistema guztiak desagertu ziren 10 urte pasa eta gero.
Berria ezagutakoan, Odon Elorzak gizarteko museo bat eraikitzea proposatu du. Alkateak diotenez "2216an Kulturaren Europako Hiriburu izatea lortzeko lagunduko du museoak".
No hay comentarios:
Publicar un comentario