
"Autoa elkarrekin" zerbitzua kendu dute Lasarte-Oria udal web gunetik. Norbaitek ezagutzen ez badu, ez da harritzeko
A. Arraroagoa izango
litzake litzateke zerbitzu hori ezagutzea, ezezaguna izan baino, jende gutxik ezagutzen du eta. Orain arte, Lasarte-Oriako Udala compartir.org plataforman sartuta zegoen, beste herri asko bezala. Internetaren bidez aurkezten da talde hau, eta kotxearen erabilera murriztea sustatzen du. Helburu honekin, egunero bidai
A bera egiten dutenak harremanetan jartzen ditu, kotxe batean bakarrik egiteko, hiruzpalau kotxe erabili ordez.
Nahiz eta abantailak argi ikusi (ez kutsadura aldetik soilik, baita diru
A aurrezteko ere) kendu
egin behar izan dute udaletxekoek. Promozio on bat faltagatik, izena emateko zailta
zSunagatik, datu pertsonalak ematea ez gustatzeagatik,... hamaika aitzaki
A bilatu ahal izango genituzke, baina azken urteko emaitzak hor daude: azken hilabete hauetan 6 pertsona baino gehiagorik ez dira izan izena eman dutenak.
Ara
sZo potoloago bat dago denaren atzean: askatasuna, edo askatasunaren eza esango genuke baita ere. Hau da, kotxe bat erosten dugunean askatasun tarte bat ere erosten dugu. Edozein momentutan, edozein lekutara. Lanera joateko izan arren, gure musikarekin, gure irratia entzuten, gure erritmoz, gure gidatzeko modura,.. joatea gustatzen zaigu. Pertsona asko leku berara joaten bagara ere, gure autoa eta gure askatasunarekin ibili nahiago dugu. Industrialdeen sarrera goizez ikustea nahikoa da esaten ari naizena baieztatzeko. Ia kotxe gehienetan ez dira gidaria baino pertsona gehiagorik joaten.
Amaitzeko, ez dut sistemaren kontraesan bat esanik gabe geratu nahi. Autoaren erabilera murriztu behar dugula esaten digute goitik. Ordea, aldi berean, kotxeen salmentak sustatzeko dirulaguntzak ematen dizkigu
TE. Argi eta garbi esaten digute kotxeak erosteko, kotxeen
xZergan ordaintzeko, eta aparkatuta uzteko. Gainera, udal aparkaleku batean izan bada, askoz hobe.