2009/10/05

Aldaketaren ikonoa

Textu bat irakurtzea izan da gaurko etxekolana. Egunotan lantzen ari garen gaiarekin zer ikusi du: mugikortasun jasangarria. Artikuloak, iritzi artikuloa da eta, Bordeleko tranbia berriri buruz hitz egiten du. Burdel, barkau, Bordelek 2003an inauguratu zuen bere "aldaketaren ikonoa". Textuak hau dio: Duela ez hain aspaldi Bordelen izan nintzen. (...) Duela hamabi urte autoak alde guztietatik ibiltzen ziren plaza haiek oinezkoentzat bihurtu dira. Tranbia berri eta moderno bat pasatzen da. (...) Hiri itsusiaren oroitzapena nuen. Trafikoaren erdian itotzen nintzelako irudimena nuen. Berriz itzuli eta halako lasaitasuna, plaza zabal eta ederrak ikusteak sorpresa atsegina eman zidan. Ez dakit ea dena tranbiari esker den bakarrik, baina hiri erditik autoak kentzea lortu dute Bordelen.
Norbaitek pasartea baino gehiago irakurri nahi badu, hona hemen artikulu osoa.
Kasualitatez, hiri frantziarrara joan ginen orain dela 4 urte. Laneko bidaia izan zen tranbia ezagutzeko. Portzierto, Bordeaux-ak merezi du bisita egitea.
Hiriko agintariek adierazi zigunaren arabera, tranbia hiri aldatzeko egitasmorik nagusiena izan zen.
Idazlaria esaten duen bezala, lehen autoak alde guztietatik ibiltzen ziren hirietako bazter guztietatik. Tranbiaren etorriarekin batera beste aldaketa batzuk hasi ziren: kaiaren erreabilitazioa, bidegorriak, monumentuen garbiketa, erriberaren berrikuntza,.. Tranbia ere, ez zen edozer tranbia, berrietariko bat baizik.
Honekin esan nahi dut, hiri guztietan ez direla emaitza berdinak lortuko. Gasteizen, adibidez, aspalditik gozaten dute hiritarrek beren parkez, oinezkoentzako guneaz, ezpaloi zalabaz, bidegorriren sareaz,..
Beste "portzierto": hasieran, Bordeleko merkatariek tranbiaren kontra zegoen, eta biztanleen %90ek "beldurra" zeukaten garraio berriari.

No hay comentarios:

Publicar un comentario