Berri zaharra da merkatal-guneek igandeetan ireki nahi dutela. Aspalditik dabiltza Eroski, El Corte Inglés, Carrefour, eta halakoak astelehenetik igandera beraien ateak ireki nahian. Egunotan pil-pilean dago berriz gaia, OpenCor bat ireki baitute Bilbo erdian.
OpenCor dendak beste supermerkatuak bezalakoak dira, denetatik saltzen dute, eta
, gainera, gune zabalak dira. Orduan, zer da bereziak egiten di
zkiena? Alde batetik, bere ordutegia
beste dendak baino askoz zabalagoa dela, eta igandero ere irekitzen dutela. Best
etikalde, eta hemen dago koxka, OpenCorren atzetik, El Corte Inglés kate handia dator.
Lege
eak diotenez, Euskadin ireki dezaketen igandeen kopurua sei
tako
a da. Orain arte zaila zuten denda hauek irekitze
koa; izan ere, hemengo legea beste erkidegoena baino zorrotzagoa ezezik sindikatuen presioa ere handiagoa da. Azken haue
ni esker, supermerkatuek ez dauzkate atea
k zabalik, ezta igande horietan ere. Baina esanak esan, OpenCorrek jai egunetan irekitzea lortu du, denda-motako kategoria berezi baten menpean, eta legeriaren barruan.
Bilboko alkate jaunaren ahotik entzun behar izan dugu ia atzeratuta gaudela, igandeetan komertzioak ez irekitzeagatik. Azkunak dio etortzen diren turistek gure dendak Altamira baino itxitago topatzen dituztela. Kasualitatez, prentsan irakurri dugu gure azokieek kobazuloa berriz irekitzea proposatu dutela. Ez dakigu igandeetan ere irekita egongo den ala ez.
Azkunarekin bat egin dute aho
ta batzuk. Irekitzearen alde daudenek beste lekutan hala dela aipatzen dute. Lanpostuak ere sor litzakeela. Askok, nahiz eta arrazoirik ez eman, anitz jendek gauez zein asteburu
etan lan egiten duenez, berdin izan beharko litzatekeela pentsatzen dute.
Gustatuko litzaidake jakitea horietako zenbatek ikusten duen bere burua langile
tzat bezalako (igandeetako langilea), eta ez kontsumitzaile
tzat bezalako, zenbaiti gustatuko litzaiekeen jai egunetan lanera joatea, zenbatek eskatuko lukeen zerbitzu gehiago garraiobideetan, aurrezki kutxetan, udaletxean, bulegoetan,... Arriskuan dagoena ez da soilik auzoko merkataritza, igandeak berak baizik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario