Bost minutu bitartean geratu naiz ia begiak kliskatzerik gabe, ordenagailuaren pantaila begiratzen. Zehazki beherago jarri dudan bideoa ikusten. Ez da lehenengo aldiz eraikin baten kontra proiekzio bat ikusten dudala, baina hau delako bezain ikusgarria bai. 3D proiekzioa eraikinetan deitzen diote, dena den, betaurreko berezirik ez dira behar efektuak ikusteko. Hirugarren dimentsioa eraikinaren bolumenak zein marrazki digitalak lortzen dute. Zein eraikina aukeratuko genuke mota honetako ikuskizuna egitea aukera edukiko bagenu? Aukera ona izango litzateke Udaletxean "argi gehiago" jartzeko, nahiz eta 2D izan dadin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario