Ez dakit noiz izan zen herritik pasa zen lehenengo aldia, baina 8. edizioa da aurtengoa. Film laburren maratoia atzo hasi zen Bergaran, eta apirilaren 16ra arte bidaiatuko da herriz herri. "Laburbira" (hala deitzen da maratoi hau) 26+1 emanaldi eskainiko ditu Euskadin zehar, baina horietako bat Londresen izango da, bertako Euskal Etxearen eskutik.
Ez da beharrezkoa hain urrurira joatea saio bat ikusteko. Buruntzaldean 2 aukera gehiago izango ditugu (agur Andoainen izan baita): martxoaren 24an Lasarte-Orian, eta 29an Hernanin.
Saio bakoitza bederatzi ikus-entzunezko osatuta dago, eta norbaitek esagutu nahi baditut, hona hemen egitaraua eta filmeen sinopsiak.
Informazio gehiago www.topagunea.org web gunean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario