2010/12/02

Gaur ez zaitut entzungo

Beldur barik I. Jaialdia irabazi duenak:


Beldur barik web gunea

2010/10/30

Ikusi eta ikasi, ondo entzun

Orain dela urte luze bat talde berezi bat aurkitu nuen. Interneten nabigatzen, youtube zehazki, iparraldeko talde baten bideo batera heldu nintzen: The Sparteens. Nahiz eta azken urteotan asko mugitu diren, ez dira oso ezagunak oraindik. Honek egiten dutena da garai bateko hits euskaldunak (badauzkate bai frantsesezkoak, bai gaztelaniazkoak, baita ingelesaz ere) "ye-ye" erritmopean abesten dituzte.
Beraien irudia ere "ye-ye" garaikoa da, eta kontzertuei "guatekeak" deitzen diete.

Hona hemen, Kortaturen "Zu atrapatu arte" The Sparteensen bertsioan:



Benetazkoa ere merezi du ikustea:


Bide batez, Durangoko Azoka izango da hurrengo guatekea. Baina norbaiti urrun dagoela iruditzen bazaio, abenduaren 3an DOKAn edukiko du beste aukera ritmo xinpatikoz gozatzeko.

Taldea gehiago ezagutzeko:
The Sparteens web gunea
Taldea MySpacen
Zein da The Sparteens taldeko arrakastaren sekretua?

2010/09/30

2010/09/29

Kukurrukukuuu palomaaaa!

Izenburuak ez du zerikusirik kontatuko dudanarekin, lehenego 2 silaba izan ezik. Lagun batek gomendapen bat bidali zidan atzo: Bizkaiko euskararen zerbitzuen bilgunearen argitalpen bat. "Ku-ku!" izenburuak gutxi adierazten du, baina azpitituloak argi uzten digu barruan aurkituko duguna: "Haurrekin hitz egiten hasteko". Esaera batzuk ez dira hemen (Donostialdean) esaten diren bezalakoa agertu, Bizkaikoak baitira. Hala ere, gutxi gora behera antzekoak dira. Baliagarria izatekotan hemen estekatzen dut: "Ku-ku!" deskargatu [PDF formatuan: 154 KB]

2010/05/27

Sari goxoena lortu dugu!

"Natura" mailaren lehenengo saria lortu genuen iaz. Aurten, lehiaketaren argazki onena izan da gurea.

2010/05/02

Lermako agro-bisitaldia

Ia bukatutzat emango dugun asteburuan "Feria de Maquinaria Agrícola" ospatu da Lerman (Burgos). Probintziako periarik garrantzizkonetarikoa da, eta 50. edizioa izan da aurtengoa. Ehunka pertsona bildu dira feriaren lekuan, baita esparrutik kanpo ere, azoka handi bat jartzen dute eta. Horetaz gainera, kotxe-erakusketa bat antolatzen dute herriko Plaza Nagusian.

Nekazaritzako makineriaren artean, kriston ibilgailu ikusi dira, eta bisitarien artean euskara ere entzun da, baserritar batzuk egon batira.

Kotxe-marka asko bildu dira Lermako Plaza Nagusian, Dukal Jauregiaren aurrean.

Agro-jostailuak. Nahiz eta benetazkoak eman, trizikloak bezala saltzen dira.

Baita errebindikazioak egiteko ere egon da lekua.

2010/04/20

Aiaraldeko lehio berria

Gaur irakurri dut Aiaraldeak, Arabako iparraldeko kuadrilla, lehio berri bat ireki duela interneten: www.aiaraldea.com. Talde honek dio "komunikabide euskalduna, modernoa, formatu anizduna, ikus entzunezkoa, eguneratua, parte hartzailea, sare sozialekin integratua, hurbila, irabazi asmorik gabea eta denontzako irekia" eskaintzen dutela. Hona hemen, aurkezpena moduan egin duten bideo xinpatiko hau. Baita web gunea ikustea ere merezi du.

2010/04/15

Itziar zen Bernarda. Baita ere Angustias, Mario, Carmen, Pepe el Romano...

Derrigorrezkoak zirenagatik, "La Casa de Bernarda Alba", "Cinco horas con Mario", eta halakoak irakurri nituen institutuaren garaian. Baita nere kabuz ere beste liburu batzuen istorioak ezagutu nituen, nahiz eta egunkaria irakurtzea izan gehien gustatzen zaidana betidanik.
Derrigorrez irakurri nituen Lorca eta Delibesen literatur lanak, baina gustatu egin zitzaizkidan, eta irakurtzeaz gozatu nuen gainera. Neretzat, lan hauek ez ziren bere autorena bakarrik, baita ere Itziarrenak. Gure literatur irakasleak pasioz irakasten zituen liburuetan zeuden kontaketak. Lerroak irakurtzen zituenenan, ez zen gure irakasle poxpolina aurrean geneukana, Bernarda Alba baizik: "Yo no quiero llantos. La muerte hay que mirarla a cara a cara. ¡Silencio! ¡A callar he dicho!"

2010/04/13

2010/04/12

"AddTxis", itzulpena egiteko askatasuna eta laguntza

Hamaika aplikazio aurki ditzakegu interneten, bai ordenagailuarentzat, bai web guneetan erabiltzeko. Dohainik dira gehienak, edo oinarrizko bertsio bat eskaintzen dute doan. Badago bat nahiko zabalduta: AddThis. Aplikazio hau interneteko edukiak sarean zehar elkarbanatzeko erabiltzen da, hau da, web gune batean agertzen den zerbait (bai textu, bai bideo, bai argazki bat) e-mailez bidez zabal dezakegu edo gure facebooken, twitterren edo deliciusen gehitu.

AddThis adibide bat Seguros Lagun Aro web gunean:
Nahiz eta aplikazio askoen "ama hizkuntza" inglelesa izan, itzulpenak egiteko aukera eskaintzen diete erabiltzaileei. Hau da AddThis aplikazioaren kasua. Gaztelerak, frantsesak, italierak, alemanak, grekerak,.. badute bere itzulpena eginda. Baita Catalanak ere. Bere "Help us translate more languages" zerrenda luzean, "Basque" agertzen da.

Animatu nintzen "basque" zerrenda horretatik ateratzera, eta behean idatzi dudan itzulpena proposatu dut. 30 egun itxoin eta gero, jakingo dugu ea nire itzulpena argitaratzen duten. Norbaitek itzulpen egokiena badu, bidali dezake formulario honen bidez.


2010/04/06

2010/03/21

Heldu da

Eta badator...

2010/03/04

Ziberuko mentietatik, Lapurdiko hondartzetaraino

Iparraldea ezagutzeko edo ez dugula ezagutzen demostratzeko, "Iparraldea XXI" aurkeztu dute. 20 minututako dokumental batean saiatu dira Iparralde osoa sartzen. Xala pilotariaren eskutik egungo Iparraldea ezagutuko dugu, eta 20 minutu librerik ez badaukagu, zatika ere eskaintzen dute beraien web gunean (baita beste hizkuntzetan ere).
Iparraldea ezagutzen ote dugu?

Iparraldea 21 - HD from Iparraldea 21 on Vimeo.

2010/02/21

Bagera badoa Amaiurera

Amaiurera (Nafarroa) joan gara gaur, Donostiako Bagera taldearekin (Donostiako Euskaltzaleen Elkartea). Aranzadikoek hondeaketak egiten ari dira, Amaiurreko gazteluan. Amaiurkoa izan zen Nafarroako Erreinuaren independentziaren alde borroka egin zuen azken gaztelua. Gaztelako Erreinuaren menpe egon zen 1512 urtetik aurrera.
Kafetxo bat hatzen hasi gara txangoa. Gazteluaren hondakinak ikusi ondoren, herriarenko errota ikustera jeitzsi gara, eta taloak daztatu ditugu. Bazkari on batekin bukatu dugu. Badaude gauzak, aldatzen ez direla aldatzen ez diren gauzak.

2010/02/17

Txuri-urdiñeko tentazioa

Bai, badakit donuts puzketa batekin hamaika koipe ase sartzen direla diogula gure gorputzari, eta azukrez beteta dagoela (erditik izan ezik, noski). Baina, "jan nazazu, jan nazazu" esaten duenean... Gehien gustatzen zaidana, txokolatezkoa da, txokolate beltzaekoa. Hotza dagoenean, txokolate geruza puzkatzen dela entzuten da janten duzun bitartean.
Azken hilabeteotan, janzkera berri batekin ikusi dugu Donostian. Beltza ordez txokolate txuriaz jantzi dute, eta zulotxoaren inguruan, marra urdin bat margotu diote. Heldu dira, donustiarrak!