2011/03/16

Film laburren ibialdia berriz martxan

Ez dakit noiz izan zen herritik pasa zen lehenengo aldia, baina 8. edizioa da aurtengoa. Film laburren maratoia atzo hasi zen Bergaran, eta apirilaren 16ra arte bidaiatuko da herriz herri. "Laburbira" (hala deitzen da maratoi hau) 26+1 emanaldi eskainiko ditu Euskadin zehar, baina horietako bat Londresen izango da, bertako Euskal Etxearen eskutik.

Ez da beharrezkoa hain urrurira joatea saio bat ikusteko. Buruntzaldean 2 aukera gehiago izango ditugu (agur Andoainen izan baita): martxoaren 24an Lasarte-Orian, eta 29an Hernanin.

Saio bakoitza bederatzi ikus-entzunezko osatuta dago, eta norbaitek esagutu nahi baditut, hona hemen egitaraua eta filmeen sinopsiak.


Informazio gehiago www.topagunea.org web gunean.

2011/03/15

Neska-mutilak lanera

Save the Children nazioarteko erakundeak urteroko txostena argitaratu du, eta kezkagarriak dira han azaltzen diren datuak. Horietako bat adingabe eskolagabe dauden kopurua da. Txostenaren arabera 103 milioikoa da kopuru hori. Nahiz eta datua altua izan, altuagoa izan daiteke, Unicefek 20 milioi gehiago direla esan baitu.

Africa Azpisaharrean da egoera larriena den lekua. Handik heltzen zaizkigun zifrak ez dira baikorregiak; umeen %40ak ez dira eskolara joaten. Hegoaldeko Asiako egoera ez da askoz hobea, eta ikastera joaten direnen batez bestekoa %73koa da. Aldiz, herrialde garatuetan %97rantz heltzen da zifra hori.

Ikerketa guztiek dieotenez lekuen garapenak eragin handia dute herrialdeko hezkuntzan. Ezer berri. Baina harritzeko da zein den neskeen egoera herrialde hauetan, mutilena baino okerragoa baita. Bi datu nahikoak dira emakumeen diskriminazioa ikusteko: lehenbizikoa analfabetoen kopurua; munduen %70a emakumeak dira. Bigarrena, lehen hezkuntza egiten ez duteneko kopurua altuagoa da neskeen artean, %10 gehiago.

Lan egin behar dutela (izatea) da umeek aurkitzen duten araszo handiena. Munduan zehar hamaika lan (eta erabat desberdinak) egiten dituzte adingabeek. Ia denek egiten dituzte oinarrizko lanak, hau da, familiari laguntzea eguneroko lanak. eginez. Oinarrizko lanak izan arren oso gogorrak dira. Horretaz aparte, benetazko lan egin behar dute soldata baten truke (soldata irigarria gehienetan).

Manos Unidasen ustez 215 milioi umek lan egin behar dute bizirik jarraitzeko, eta askotan ezin okerrak dira haien lan-baldintzak. Esklabutza dela esango genezake. Adibidez, 8 edo 9 urteekin mehategietan lan egiten dute Boliviako ume askok, Potosiko umeek zehatzagoa. Munduaren beste puntaraino joaten bagara, Txinatako egoera nola den ikusiko dugu. Esklabutza ikusikko dugu berriz lantegiren barruan: milaka haurrek robotek bezala lan egiten. Gero eta merkeago produzitu behar dute han-hemengo enpresek, eta haurrak erabiltzeazn lortzen dituzte lehenago etekinak.

Hain krudela izan arren, neska eta mutil horiek lanak behar dituzte beren familia aurrera eramateko, edo gosez ez hiltzeko.

Unicefeko informeek mundu osoaren egoera zein den ere aurkezten dute, eta azkenetariko batek esan digu Espainian adingabeen %24 pobreziaren atarian daudela. Kasu honetan araszoa ez da umeen esklabutza, gurasoen soldata bajua edo langabezia baizik.



Mineritos.org nació como un reportaje sobre los niños y las niñas que trabajan en las minas de Bolivia. Después de conocer sus terribles condiciones de vida, impulsamos una iniciativa independiente y sin ánimo de lucro con la que pretendemos ayudar a un proyecto que nos gusta mucho: la Escuela Robertito.

Alrededor de 13.000 menores bolivianos trabajan en la minería. Muchos lo hacen en el exterior, moliendo el mineral en jornadas extenuantes y tratándolo con productos tóxicos; otros incluso se adentran en algunas de las galerías más destartaladas y peligrosas del mundo, donde ayudan a perforar la montaña, reptan por gusaneras asfixiantes y empujan vagonetas cargadas de rocas, a cambio de sueldos irrisorios.

A pesar de unas circunstancias tan terribles, muchos de ellos se empeñan en estudiar, en formarse para otros oficios y pelean para desarrollar una vida alejada de la mina.



"La mina como escuela", Ander Izagirreren erreportaia

2011/03/02

Ikuskizun ikusgarria

Bost minutu bitartean geratu naiz ia begiak kliskatzerik gabe, ordenagailuaren pantaila begiratzen. Zehazki beherago jarri dudan bideoa ikusten. Ez da lehenengo aldiz eraikin baten kontra proiekzio bat ikusten dudala, baina hau delako bezain ikusgarria bai. 3D proiekzioa eraikinetan deitzen diote, dena den, betaurreko berezirik ez dira behar efektuak ikusteko. Hirugarren dimentsioa eraikinaren bolumenak zein marrazki digitalak lortzen dute. Zein eraikina aukeratuko genuke mota honetako ikuskizuna egitea aukera edukiko bagenu? Aukera ona izango  litzateke Udaletxean "argi gehiago" jartzeko, nahiz eta 2D izan dadin.